Hondakinen eta gizarte ereduen harremanaz hitzaldia eskainiko du Pello Zubiriak martxoaren 4an

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin

Elkar-ekin taldeak antolatuta hondakinen eta gizarte ereduen arteko harremanaz hitzaldia izango da martxoaren 4an, asteazkena, Sanagustin kulturgunean. Gaur egun bizi-bizi dagoen eztabaida bati heldu nahi dio solasaldiak; hondakinen eta gizarte erduaren arteko harremanari, hain zuzen. Horretarako gonbidatua Pello Zubiria kazetaria eta Hernanin Zero Zabor taldeko kidea izango da. Zubiriak oso gertutik ezagutzen du gaia.\ \ Elkar-ekin taldeak interesa duen herritar oro gonbidatu nahi dugu hitzaldi horretara. Amaieran galderak egiteko eta iritzi ezberdinak plazaratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide