Zapatuan, hilak 28, Adarra mendian itzulia egin, eta Zabala sagardotegira joango gara bazkaltzera. Helduen egun guztiko ibilaldia izango da, eta 08:00etan aterako da autobusa plazatik.\
\
Andoainera autobusez joango gara. Ondoren, Adarra menditik Billabonara egingo dugu ibilaldia. Segidan, Zabala sagardotegian bazkalduko dugu, eta arratsaldean itzuliko gara Azpeitira, autobusez. \
\
Izena otsailaren 26a, osteguna, baino lehen eman behar da mendizaleetako tabernan edo mendizaleen webgunean. Bazkideek lau euro ordaindu beharko dute, bazkide ez direnek sei euro eta ikasleek zein langabetuek hiru euro. Sagardotegiko bazkaria, berriz, bertan ordaindu beharko da.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide