Ostegunean hasi eta igandea bitartean, infantil eta junior mailako igerilariek neguko zitarik garrantzitsuena dute, Neguko Espainiako Txapelketan, Cadizen (Andaluzia).\
\
Jon Aizpuruk (juniorra), Oihana Goenagak (juniorra), Eva Astigarragak (juniorra), Aiora Beristainek (juniorra), Jone Goenagak (infantila), Nerea Berasategik (infantila), Paula Urrestillak, (infantila), Maialen Sudupek (infantila) eta Maitane Goenagak (infantila) asteazkenean, animoz beteta, bidaiatuko dute Cadizera. Txapelketa horri begira egin dute prestakuntza eta ziur gaude duten guztia emango dutela ahal den denborarik eta posturik onenak lortzeko.\
\
Guztien artean 18 probatan hartuko dute parte; 16 bakarkako eta 2 errelebotan.\
\
Zorte on eta egurre!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide