Nafarroako hegoaldeko kooperatiben bidez ekoitzi eta banaturiko olioaren salmenta arrakastaz ari da Azpeitian. Elkar-ekin taldea ari da olioaren salmentaz arduratzen, eta bere arabera harrera oso ona izaten ari da herrian Errigorako olioaren salmenta.\
\
Olioa eskatzeko hiru modu egongo dira. Batetik, herrian jarri ditugun salmenta puntuetan eskatu daiteke: \
\
Sanagustin kulturgunean \
Etxe-Zuri \
Orkatz \
Pikua \
Izaro \
Jim Clark \
Txarrantxa\
Lorea (Urrestillan) \
\
Bestetik interesa duenak Elkar-ekineko kide bati zuzenean eskatu diezaioke. Eta azkenik www.errigora.eus helbidean dagoen formularioa beteta ere eskatu daiteke.\
\
Bi olio mota eskainiko dira: Ekologikoa eta konbentzionala. Bost litroko bidoietan salduko dugu olioa, ekologikoa 28 eurotan eta konbentzionala 20 eurotan (aurten egin duen kazkabarrak eragin handia izan du uztan eta prezioak iaztik igo egin dira).\
\
Olioa eskatzeko azken eguna martxoaren 4a, asteazkena, izango da. Ondoren, martxoaren 9an, 10ean eta 11n iritsiko da olioa herrietara, eta abisua pasako dugu jasotzera etortzeko. Martxoaren 13an, 18:00etatik 19:00etara banatuko dugu olioa Soreasuko lokalean.\
\
Elkar-ekin taldeak elikadura burujabetzaren bidean ekarpen xumea egin nahi du ekimen honen bitartez. Bertako ekoizpena lagunduz, kooperatismoa bultzatuz eta ekonomia eraldatzailearen alde indarrak batuz.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide