Astebukaerako partiduak\
\
Erregional Preferentea\
\
Larunbatean, hilak 28, Saizarren mutilek partida oso garrantzitsua jokatuko dute Ilintxa Legazpiko taldearen aurka, 17:00etan hasita, Garmendipen. Bi taldeak ez daude momentu onenean; izan ere, sailkapenean hamasei taldetatik 15. postuan dago, 15 punturekin, Lagun Onak, eta 12. postuan 21 punturekin Ilintxa, atzeko postuetatik geroz eta gertuago. \
\
Beti bezala, atsedenaldian eta Zabala harategiaren eskutik, bi txuleta eta bi ardo botila zozkatuko dira.\
\
Jubenilak\
\
Aurreko astean esku hutsik itzuli ostean, Xuban Peñaren gidaritzapean dauden mutilak ere partida oso garrantzitsua jokatuko dute igandean, Garmendipen, 17:00etan. Lekeitio taldea izango dute aurkari. Talde biak mailari eusteko borrokan dabiltza eta puntu premian aldi berean, beraz, neurketa gogorra eta polita izango delakoan gaude. Lagun Onak sailkapenean 15. postuan dago 20 punturekin eta Lekeitio postu bat gorago, puntu bat gehiagorekin, baina partida bat gehiago jokatuta. \
\
Atsedenaldian, zozketa berezia izango da. Lagun Onak futbol taldeko txamarra bat zozkatuko da.\
\
Astebukaera polita eta aldi berean oso garrantzitsua dugu, beraz. Etor zaitez animatzera eta etxekoei laguntzera.\
\
Animo mutilak eta zorte on! Aupa Lagun!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide