Gaur, asteazkena, bukatuko da Errigorako olioa eskatzeko epea, eta eskaera egiteko hiru modu daude. Batetik, herrian jarri ditugun salmenta puntuetan eskatu daiteke: Sanagustin kulturgunean, Etxe-Zurin, Orkatzen, Pikuan, Izaron, Jim Clarken, Txarrantxan eta Lorean (Urrestillan).\
\
Bestetik, Elkar-ekineko kide bati zuzenean eskatu diezaioke interesa duenak. Eta, azkenik, www.errigora.eus helbidean dagoen formularioa beteta ere eskatu daiteke.\
\
Bi olio mota daude aukeran: Ekologikoa eta konbentzionala. Bost litroko bidoietan salduko dugu olioa, eta ekologikoa 28 euroeta konbentzionala 20 euro kostako da (aurten egin duen kazkabarrak eragin handia izan du uztan eta prezioak iaztik igo egin dira).\
\
Gaur da olioa eskatzeko azken eguna. Ondoren, martxoaren 9an, 10ean eta 11n iritsiko da olioa herrietara, eta abisua pasako dugu jasotzera etortzeko. Martxoaren 13an, 18:00etatik 19:00etara banatuko dugu olioa Soreasuko lokalean.\
\
Elkar-ekin taldeak elikadura burujabetzaren bidean ekarpen xumea egin nahi du ekimen honen bitartez. Bertako ekoizpena lagunduz, kooperatismoa bultzatuz eta ekonomia eraldatzailearen alde indarrak batuz.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide