Gure taldeen astebukaerako neurketak

Talde askok kanpoan jokatzen dute, baina larunbatean eta igandean badago zer ikusia Garmendipe futbol zelaian.\ \ Larunbatean, 17:00etan, 3. mailako taldeak Portugalete liderra izango du aurkari. Igandean, aldiz, Preferenteko mutilek, 12:00etan, Zumaiakoren aurka jokatuko dute. Bi partidetan hainbat gauza zozkatuko dira.\ \ Maila ezberdinetako infantil mutilek ere beraien partidak dituzte. Lehen Mailako Infantiletan jokatzen duten mutilek derbia jokatuko dute, hain zuzen ere, Zestoa taldearen aurka, larunbatean 12:00etan. Infantil Txiki mailan jokatzen dutenek, Bergara izango dute arerio, larunbatean, 15:00etan. Bi partidak Garmendipeko zelai berrian jokatuko dira.\ \ Etorri eta animatu. Aupa Lagun!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide