Haizea Uranga eta Mirari Uria Euskal selekzioaren lan saioetara deitu dituzte

Lagun Onak futbol taldea albiste onarekin esnatu da gaur, ostirala. Juanjo Arregi Euskadiko 12 urtez azpiko selekzioko hautatzaileak Lagun Onak futbol taldeko Haizea Uranga eta Mirari Uria futbolariak deitu ditu martxoaren 11n, asteazkena, Barakaldoko Ibarreta zelaian, 16:30ean egingo duten lan saiora.\ \ Lana ondo egiten ari diren seinale da deialdia. Aprobetxatu eta gozatu esperientzia berri honekin! Zorionak, eta bejondeizuela!\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide