Ibon Iparragirre gaixo larria muturreko egoeran

Asteartean (24-02-2015) Ibonek deitu zuen, oso asaldatuta. Ziegan lapurreta egin diote beste behin. Lehen aldia ez den arren, orain arte ez genuen gai hau aipatu ere egin, bere osasun egoerarekin loturiko informazioa lehenetsi baitugu. Baina une honetan informazio hau zabaltzeko beharra ikusten dugu, Ibonek Alcalá-Mecon bizi duen etsaitasunezko egoera deskribatzeko. Izebergaren puntak bailiran, lapurreta hauek egunero bizi duen kalbarioaren dimentsioaren neurria ematen digute. \ \ Alcalá-Mecon daramatzan hiru hilabeteetan, gutxienez 30 aldiz egin diote lapurreta. \'Modus operandi\'-a beti berdina da; Alcala-Mecon ez dituzte ziegak ixten presoak otorduak egitera ateratzen direnean (ez dago jantokirik Ibonen moduluan). Ibonen ziega da aurrena ireki eta azkena ixten dena, honela, Ibon izaten delarik aurrena ateratzen eta azkena itzultzen, bere ziega izanik denbora gehien irekita dagoena. Bakarrik dagoenez eta gainera, ikusten ez duenez, ziegatik ateratzen den bakoitzean lapurreta jasateko aukerak handiak dira. \ \ Era berean bere ziega da dutxetatik urrunen aurkitzen dena, eta ondorioz azken 15 egunetan behin bakarrik dutxatu da. Noizbehinka beste presoren batek zaintzen dio ziega atera behar duenean, baina hori, beti ez da posible. \ \ Duela hilabete ordezko hortzak lapurtu zizkioten! Hau da, bere gaitza aprobetxatuz sistematikoki egiten dizkiote lapurretak, lapurtzen diotena behar izan edo ez izan. Gailetak, zumoak, galtzerdiak, fruta eta fruitu lehorrak, tira, baina, ordezko hortzak? Duela bi aste bi preso -hobeto esanda, bi itzal mugitzen- ikusi zituen bere ziega barruan lapurretan, eta “in fraganti” harrapatu bazituen ere, ezin izan zuen ezer egin. \ \ Atzo (2015-2-23), ziegatik ia gauza guztiak lapurtu zizkioten, flexoaren bonbila eta telebistako kablea barne. Eta asaldatuta baino desesperatuta zegoen gure amari deitu zionean. Imajina dezagun: erdi itsu bonbila baten argi eskasaren pean eta informatu eta entretenitzeko ezinbestekoa telebista piztu ezinik, irakurri, ezin baitu egin; bakarrik, babestu dezakeen kiderik gabe eta gaixotasun larri batekin, etengabe etsaitasunezko testuinguru batean. \ \ Bada egunero gainetik kendu ezin duen dominikar taldetxo bat. Espainiako bandera muturren aurrean jartzen diote eta musu eman diezaion iraintzen dute egunero, nork daki zeinek emandako agindu eta interesengatik. Baina euren espainiartasun hori harrigarria dela ez dago zalantzarik. Idatzi honetan azal ezin daitezkeen mehatxu eta irainak, kartzeleroek errealitate hau ezaguna duten arren, ez dute ezer egiten honekin mozteko. \ \ Pasa den igandean bertan, kartzelero bati, bisitan zen bitartean ziega itxi ziezaion eskatu zion Ibonek. Bisita amaitu ostean, bere ziegara zihoala janaria, iadanik hotza, zeramala, kartzeleroari atea irekitzeko eskatu zionean, honen erantzuna “zuk eskatu ez didazu ba ixteko!” izan zen (Noski, itxi bai, baina bisitak irauten zuen bitartean, ondoren jan ahal izateko, esan dugun lez Alcalá-Mecoko 6 moduluan ez baitago jantokirik). Atea ireki zion bai, baina berak nahi zuen bezala ireki eta ixten ez zirela ibiliko ohartaraziz. \ \ Hau da, honenbestez, gertatzen dena: une honetan, presoaldi arinduan egon beharko lukeen pertsona bat dago, etxetik ehundaka kilometrora aurkitzen den eta preso arruntena den modulu batean, nahi (eta behar) duen tratamendu medikua jasotzeko aukerarik gabe, 11 hilabetetan 4 jipoi jaso dituena eta jatorduetara, dutxara edo ekonomatora joateko lasaitasunik –beraz, askatasunik- ez duena. Tratu hau legearen eta justiziaren izenean, gainera. \ \ Ibon iada mugan dago. Ezin du etengabeko jazarpen egoera honekin, presiopean, hortzik, janik, bitamina gehigarririk, dutxatzeko lasaitasunik, argi nahikorik, informaziorik, konpainiarik, maitasunik…gabe. Atzo hel arazi zigun, honela jarraituz gero gose greban jarriko zela. Amak esan zion itxoiteko, konponduko dela, eusteko, gose grebak birrindu egingo lukeela…Ibonek ez baleki bezala! Baina, zer egingo du, oinarrizkoenak dituen eskubideak egunero bortxatuak bazaizkio biziraupena jasanezin egiteraino? \ \ Gertatzen dena gertatzen dela, errua eta ardura ez dira bereak izango, baizik eta etxera bidali beharrean, Navalcarneroko erizaintzatik Alcalá-Mecoko modulu arrunt batera lekualdatua, sakabanatua eta gartzelaratua izan dedin agindu eta ahalbideratu dutenena. Angel Yuste eta Jose Luis Castro jaunena, hurrenez hurren. Lehena, espetxe politika mendeku tresna bezala erabiltzeagatik eta Ibonen bizitza arrisku larrian jartzeagatik; eta bigarrena, bere kalbarioa luzatzea ahalbideratzeagatik, bere eskuetan aukera izanik arazoa konpontzeko giltza. \ \ Egoeraren larritasunaren aurrean, gutun eta telegrama kanpaina berri bat martxan jartzea erabaki dugu, Ibon lehenbailen etxera itzul dadin eskatuz. \ \ Angel Yuste Castillejo \ Dirección General de Instituciones Penitenciarias \ c) Alcalá 38-40, 28014, Madrid \ \ Jose Luis Castro Antonio \ Juzgado de Menores y Vigilancia Penitenciaria \ Luis Cabrera 9, 28002, Madrid \ \ Ibonen helbidea honako hau da: \ Ibon Iparragirre Burgoa \ C.P. Madrid II (Meco), Ctra. Alcalá-Meco, km. 4,5 \ 28805, Alcala de Henares, Madrid

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide