Emaitza oparoak 50 metroko sarian

Taldeko txikienak eskolarteko 50 metroko proben txapelketako finalean izan ziren igandean, Legazpin. Azpeititik 23 igerilari joan ziren (Nagore Kerejeta baja izan zen azken unean), eta igerilari bakoitzak 50 metroko tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Horietatik zortzi igerilarik gainera, 4x50 metro libreko erreleboetan ere aritu ziren.\ \ Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik hona asko hobetu dutela. Horren harira, emaitza oso onak lortu zituzten: urrezko bi domina, zilarrezko bat eta brontzezko lau domina. Dominik lortu ez zuten igerilariak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoako igerilari onenak zeudela Legazpiko Txapelketan.\ \ Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:\ \ 2006. urtekoetan. 50 metro libre: Unai Perea (6.) eta Elene Sudupe (7.). 50 metro bular: Hodei Juaristi (9.) eta Julen Artetxe (10.).\ \ 2005. urtekoetan. 50 metro bizkar: Doltza Oiartzabal (1.), Nora Uria (6.), Alaitz Mendizabal (10.) eta Iker Gabilondo (12.). 50 metro bular: Maier Lizarzaburu (1.) eta Nerea Urbieta (5.). 50 metro libre: June Berasategi (3.).\ \ 2004. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Iker Aizpuru (3.) eta Arantxa Sudupe (4). 50 metro bizkar: Uxue Etxeberria (2) eta June Zubizarreta (7.). 50 metro bular: Elena Otaegi (4.), Mikel Perea (6.) eta Alaia Juaristi (12.). 50 metro libre: Intza Odriozola (3.), Maialen Aiertza (7.), Ilazki Odriozola (9.) eta Elene Aranbarri (10.). \ \ 2003. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Olatz Azpiazu (3.). \ \ Erreleboetan, benjaminak 3. postuan sailkatu ziren eta alebinak, berriz, 9. postuan. \ \ Azkenean, txapelketako sailkapen orokorrak egin ziren eta igerilari bakoitzak lortutako puntuak batu eta gero, Izarraitzeko neskek lehen postua lortu zuten. Mutilek, berriz, 11. postua eta sailkapen bateratuan (neskak eta mutilak) 4. postua lortu zuten Izarraitzekoek.\ \ Zorionak guztioi!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide