Bidegi auzia argitzea eskatzeko, elkarretaratzea izango da bihar epaitegi aurrean

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Azpeitia 2015ko mar. 10a, 10:06

Bidegi auziaren ardura politikoak argitzeko garaia da. Horrenbestez, bihar, asteazkena, elkarretaratzea izango da 10:00etan, epaitegi aurrean. \ \ Egin gabeko lanengatik gutxienez 3,4 milioi euro ordaindu zituzten AP-1eko Arrasate-Eskoriatza zatian.\ Martin Garitanok kargua hartu baino sei egun lehenago Bidegiko Administrazio Kontseiluak enpresa batzuei 60 milioitako likidazioak ordaintzea erabaki zuen, bi urte lehenago bukatutako lan batzuengatik. \ \ Nola da posible EAJk horrelako operazio erraldoia korrika eta presaka egitea hauteskundeak galdu eta gero, eta astebete beranduago Diputazioan beste kudeatzaile ekipo bat sartu behar zuenean? Bai, operazio honi kiratsa dario. Batez ere kontuan hartzen badugu EAJk Bidegin 900 milioietako zorra utzi zuela. Izan ere, diru publikoaren xahuketa ikaragarria burutu zuten Markel Olano Ahaldun Nagusi zen garaian. EH Bilduk hasieratik salatu zituen Bidegiren kudeaketa txarra eta obretan egondako desfase erraldoiak. Azkenaldian, Bidegiren auzia berriro agertu da komunikabideetan. \ \ Arrazoia: 2014ko azaro amaieran Gipuzkoako Foru Aldundiak kereila aurkeztu zuela Azpeitiko epaitegian, Bidegik AP-1 errepideko Eskoriatza Iparra – Arrasate Iparra tartean egin gabeko zenbait lan ordaindu zituelakoan. Hain juxtu egin gabeko lan horiengatik, gutxienez 3,4 milioi euro ordaindu zituela ikertzeko eskatu zuen Aldundiak. Epaitegiak abenduan tramitera onartu zuen kereila diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik eta dokumentuak faltsutzeagatik; eta hiru pertsona deitu ditu inputatu gisa deklaratzera.\ \ Une honetan, bide penaletik ikertua izaten ari da hau dena, baina Bidegiren auzian badago beste alde bat, eta hori ardura politikoena da. Izan ere, kereila, berez, zertifikazioa edo ziurtagiria sinatu zutenen aurkakoa da, eta horietatik hiru inputatu ditu epaileak. Baina 2007-2011 legealdian Markel Olano zen Bidegiren presidentea, eta Eneko Goia Errepideen Diputatua, eta bada garaia AP-1eko tramu horretan eta besteetan egondako irregulartasunei buruzko argibideak emateko. \ \ Lehia politikoen eta hauteskunde lehien gainetik herritarrek egia jakin behar dute eta denok dugu ardura erantzukizun horiek argitzeko. Horrelako kasuak aztertu egin behar dira, bai Ebrotik behera bai Ebrotik gora. Jokabide oso larriak dira: Bidegiko zuzendaritzako kideek sinatu zituzten irregulartasunak, aurreko legealdiko ordezkari politikoek, alegia. \ \ Ez dago beste aldera begiratzerik: Gertaera larriak dira; eta ustelkeriaren kiratsa hain eguneroko dugun honetan, ardura politikoak argitzea nahitaezkoa da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide