Jubenilak\
\
Aurreko asteko porrotaren ondoren, erreakzionatzea tokatzen zaio Xuban Peñak zuzentzen duen taldeari. Larunbatean, hilak 14, 17:00etan, Garmendipen, Leioa Bizkaiko taldearen aurka jokatuko dute partida. Neurketa oso garrantzitsua da. Izan ere, liga amaitzeko gutxi falta da eta mailari eusteko borrokan dabil Lagun Onak. Leioa ere ez dabil urruti, lau puntura dagoelako. Beraz, azpeitiarren garaipen batek Leioa ere mailari eusteko borrokan sartuko luke.\
\
Aste gogorra izango da gureentzat, denbora gutxian hiru partida jokatu beharko dituztelako. Ostegunean, San Jose egunean, 11:30ean, Real Union izango du aurkari Garmendipen, eta larunbatean, Donostiara egin beharko du bisita Antiguoko taldearen aurka jokatzeko. \
\
Sailkapenean, 15. postuan dago Lagun Onak 23 punturekin, eta Leioa 12. postuan da, 27 punturekin.\
\
Beti bezala, atsedenaldian zozketari emango zaio tartea eta Valentin Odriozola harategiaren eskutik, 2 txuleta zozkatuko dira. Lagun Onak taldeak aldi berean, txuletekin batera, bi ardo botila sartuko ditu otarran.\
\
Etorri eta animatu Lagun Onak taldea. Aupa Lagun!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide