Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aste Santurako bost eta hamazortzi urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako programazio ezberdinak antolatu ditu Gazteria sailak, adinaren arabera, herrian zein Urrestilla auzoan.\
\
Ekintzak martxoak 30ean, 31n eta apirilaren 1ean gauzatuko dira. Aurten ez dira Pazko Astean egingo, gurasoen eskaerei erantzunez ekintzak aurreko astera pasatu baititugu. \
\
Izen-ematea desberdina da adinaren arabera. Bost eta hamabi urte bitartekoen izen-ematea martxoaren 18an izango da Gazte Informazio Bulegoan, eta 12 eta 18 urte bitartekoena, berriz, hilaren 21ean, Gaztelekuan.
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide