3. maila\
\
Lagun Onak futbol taldeak ezin izan zuen punturik lortu Gobela futbol zelaian. Oso indartsu hasi ziren Arenas taldekoak eta laster sartu zuten aurreneko gola Javi Lopez-en burukadari esker. Beste gol bat ere sartzeko aukera izan zuten Arenasekoek aurreneko zatia bukatu aurretik, baina, baloiak zutoinean jo zuen. Lehen zatia Arenas taldearena izan zen baina Lagun Onakek futbol polita egiteko aukera izan zuen zenbait unetan.\
\
Bigarren zatian Azpeitiarrak berdinketaren golaren bila irten ziren eta aukera garbi bat ere eduki Elustondoren oinetatik, baina, jaurtiketa gora irten zitzaion. Arenas taldeak ere bi aukera izan zituen, baina, Errasti atezainak bere atea ondo babestu zuen. Hala ere, hamabi minutu falta zirela neurketa bukatzeko, Zumalakarregik bigarren gola sartu zuen azpitik egindako jaurtiketa bati esker. Lagun Onakek nahi izan zuen berriro partiduan sartu, baina Arenas taldeko atezainak bere neurria eman zuen, bi geldiketa bikain eginez.\
\
Arenas: Txemi, Ibon Diez, Zabaleta, Royo, Bergara, Uranga, Ramos, Markel (Aranbarri 56. minutuan), Javi Lopez, Huidobro (Zumalakarregi 70. minutuan) eta Infante (Yartu 83. minutuan)\
\
Lagun Onak: Errasti, Elustondo, Tena. Julen (Santesteban 85. minutuan), Lopez, Azkue, Aizpurua (Ibargoien 80. minutuan), Aranburu, Ander, Iparra (Ibarluzea 67. minutuan) eta Otamendi.\
\
Golak: 1-0 Javi Lopez, 2-0 Zumalakarregi.\
\
Preferentea\
\
Garaipen zoragarria lortu zuten Lazkaora egindako bisitan. Saizarrek zuzentzen dituen mutilak dinamika onean sartu eta puntuak lortzen ari dira atzeko postuetatik irteteko. Joko aldetik ez zen partidu ona izan, bi taldeak defentsa alorrean serio jardun zirelako eta horren ondorioz aukerak ez ziren asko izan. Hala ere, Lazkao aurretik jarri zen markagailuan, baina, Lagun Onakek bere lanean jarraitu eta atsedenaldira iristeko segundo gutxi falta zirela, Iñaki Azpeitiak berdinketaren gola sartu zuen egindako jaurtiketa baten ostean.\
\
Bigarren zatia ere bide horretatik joan zen, baina, Lagun Onakek markagailuari itzulia eman zion eta oraingo honetan Julen Larrañaga izan zen protagonista, baloia sare barruan utziz. Hemendik aurrera, etxeko taldeak gehiago bultzatu zuen, baina, ez zuen lortu gola sartzea eta 3 urrezko puntuak Azpeitira etorri ziren.\
\
Lazkao: Mikel, Peru (Ander 86. minutuan), Joseba, Zigor, Jokin, Gorka (Borja 67. minutuan), Xabier, Eneko, Imanol, Unai eta Gorka.\
\
Lagun Onak: Josu, Albizuri, Gurrutxaga, Erik, Iturralde (Subinas 55. minutuan), Juan, Iñaki, Julen (Arrizabalaga 74. minutuan), Gereta (Eneko 86. minutuan), Jon Ander eta Ansoalde.\
\
Golak: 1-0 Xabier, 1-1 Iñaki, 1-2 Julen.\
\
Jubenilak\
\
Aukera ona zuten sailkapenean gora egiteko, baina, Xuban Peñak zuzentzen duen taldeak galdu egin zuen Garmendipen jokatu zen neurketan. Leioa taldeak ere asko jokatzen zuen eta hori nabari izan zen zelaian, elkar asko errespetatzen baitzuten. Partidu gogorra izan zen eta bi jokaldi puntualek erabaki zuten partidua, tamalez ordea, Bilbora joan ziren puntuak. \
\
Lagun Onak: Unai, Oier (Ekain 63. minutuan), Iratz (Eder 73. minutuan), Odriozola, Xuban, Carrasco, Peñagarikano, Arteaga, Bastida (Donazar 58. minutuan), Arantzeta (Beñat 58. minutuan) eta Izurieta.\
\
Leioa: Diego, Ander (Unai 63. minutuan), Jon, Sergio, Gonzalo, Endika, Iker (Ivan 55. minutuan), Kevin, Endika (Ander 74. minutuan), Mikel (Victor 84. minutuan) eta Yaan.\
\
Golak: 0-1 Mikel, 0-2 Mikel.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide