Asteburuan, Tolosako Usabal kiroldegian Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen. Txapelketa hori otsailaren 7an eta 8an jokatzekoa zen, baina eguraldia tarteko bertan behera geratu zen. Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Jon Aizpuru, Oihana Goenaga, Iñaki Etxeberria, Nerea Berasategi, Paula Urrestilla, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan ziren gure ordezkariak eta emaitza onak lortu zituzten.\
\
Ainhoa Goenagak, Pablo Etxeberriak, Jon Aizpuruk eta Oihana Goenagak juniorretik absolutuen bitartekoen mailan lehiatu zuten eta beste bostak, berriz, infantil mailan aritu ziren.\
\
Infantil mailan banatu zituzten dominak eta, bakarkako probetan, urrezko bat, bost zilarrezko eta brontzezko beste domina bat lortu zuten gure infantilek. Horiez gain, neskek errelebo batean parte hartu zuten (4x200 metro librean) eta urrezko domina eskuratu zuten bertan.\
\
Taldeko helduek ere txapelketa bikaina burutu zuten. Laukoteak, sentsazio onak izan zituen Tolosako txapelketan zehar. Oihana Goenaga hil honetako azken egunetan Malagan egingo den Espainiako Open Txapelketara sasoi onean iritsiko dela ikusi genuen. \
\
Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:\
\
• Ainhoa Goenaga: 50 metro libre (10.), 50 metro bizkar (3.) eta 100 metro bizkar (2.). \
\
• Pablo Etxeberria: 1.500 metro libre (1.), 400 metro libre (4.), 50 metro libre (6.) eta 100 metro bizkar (5.). \
\
• Jon Aizpuru: 100 metro libre (4.), 200 metro libre (2.), 200 metro estilo (4.) eta 400 metro estilo (1.).\
\
• Oihana Goenaga: 100 metro libre (1.) eta 200 metro tximeleta (2.). \
\
• Iñaki Etxeberria: 100 metro libre (7.), 50 metro tximeleta (3.), 200 metro libre (4.) eta 100 metro bular (2.). \
\
• Nerea Berasategi: 100 metro libre (5.) eta 50 metro bular (5.). \
\
• Paula Urrestilla: 100 metro libre (1.). \
\
• Maialen Sudupe: 400 metro libre (2.), 100 metro bizkar (2.) eta 400 metro estilo (2.). \
\
• Maitane Goenaga: 200 metro bular (2.). \
\
\
Zorionak eta segi horrelaxe!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide