Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Gaztetxean antolatuta, bertso-afaria izango da ostiralean, hilak 20, Gaztetxean bertan. Agin Laburu, Maider Arregi eta Iñigo Manzisidor 'Mantxi' ariko dira kantuan, 21:00etatik aurrera.\
\
Menua ondorengoa izango da: entsalada, tortila, gixatua eta bizkotxoa. Sarrerak Orkatz eta Txarrantxa tabernetan erosi daitezke. Landunek 12 euro ordaindu beharko dute eta ikasleek zein langabetuek, berriz, zortzi euro.
Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.
Egin bazkide