Izarraitz Igeri Elkartea Korrikarekin

Badator Korrika 19!\ \ Igandean, martxoaren 22an, Korrika iritsiko da Azpeitira. Aurten ere, Izarraitz Igeri Elkarteak, beste talde askoren artean, Korrikan parte hartuko du. Lekukoa Landeta auzoko Gazteko biribilgunean (20:29an) hartuko dugu eta Lapatx parean, Bildu-Ernai-Sarekoei emango diegu.\ \ Lerro hauetatik igerilari eta gurasoak animatu nahi ditugu Izarraitz Igeri elkartearen izenean Korrikan parte hartzera.\ \ Beraz, 20:15ean Gazteko biribilgunera azaltzeko deia luzatzen dugu, taldeko kamiseta edo sudaderarekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide