Preferente mailako Lagun Onakek Soraluze hartuko du zapatuan Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak futbol taldea 2015eko martxoaren 20a

Iñigo Saizarrek eta Ion Arregik zuzentzen duten taldeak Soraluze hartuko du bihar arerio moduan Garmendipen, hilak 21, 17:00etan. Dinamika onean daude mutilak, puntuak eskuratzen eta atzeko postuetatik irteten; beraz, garrantzitsua izango da biharko partida ere.\ \ Esperientzia duten jokalariz osaturiko talde gogorra da aurkaria eta sailkapenean 7. postuan dago kokatuta, 31 punturekin. Aldiz, Lagun Onak 13. postuan da, 24 punturekin.\ \ Atsedenaldian, ohiturei jarraituz eta Zabala harategiaren eskutik, bi txuleta eta bi ardo botila zozkatuko dira. \ \ Animatu eta etorri gazteak animatzera. Aupa Lagun!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide