\
\
Atzo eta gaur bitartean, pasa den legealdiaren balantze orokorra banatzen ari gara buzoiz buzoi. Balantzea egiteaz gain, datozen bi asteotan egingo ditugun batzar irekien deialdiak egin ditugu.
\
\
Zortzi orritan ez da erraza ez lau urtetan egindako lan guztiak laburbiltzea. Eta helburua, gainera, ez da hori. Orri horietan, Azpeitiko Euskal Herria Bilduren filosofia eta norabidearen baitan emandako aurrerapausoak josten saiatu gara.
\
\
Era berean, bada gauzatze bidean gelditutako proiekturik ere. Horiek identifikatu eta aurrera begira horien exekutatzea nola egingo dugun definitzea ezinbestekoa da. Zeharkatu beharreko bidea aurretik baitugu oraindik. Honek, nahitaez, jarraipena izan behar baitu, elkartasunean, parekidetasunean, justizia sozialean oinarritutako Azpeitia euskaldun, anitz, bizi, kulturzale, aberats, dinamiko eta sortzailea lortzeko.
\
\
Horretarako, helburu horiekin bat egiten dugun guztiok bildu behar dugu; bakoitzaren ideiak elkarbanatu, eztabaidatu eta jarraitu beharreko bidearen inguruan hausnartzeko.
\
\
Orain artean izan da aukerarik horretarako eta aurrerantzean ere, nola ez, sortuko ditugu. Datozen bi asteotan, adibidez, arloz arloko batzar irekiak, egingo ditugu. Eta zu, zuek, haiek, gu, abertzale eta ezkertiarra den oro gonbidatuta dago.
\
\
Gaur egingo dugun kirolaren inguruko batzarrarekin ekingo diogu programen itxierari.
\
\
Zatozte, bildu gaitezen!