Shakespearen sonetoei ahotsa jarriko die Olatz Pratek

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko mar. 25a, 11:13

Zeru horren infernuak emanaldia izango da igandean, martxoak 29, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 19:00etan hasita. Juan Gartziak euskarara itzulitako eta Joxan Goikoetxeak moldatutako Shakespearen 154 sonetoz gozatu ahal izango da ikuskizunean, eta horiei ahotsa jarriko die Olatz Prat azpeitiar abeslariak, Estitxu Pinatxorekin, Amaia Azkuerekin, Pier Paul Berzaitz eta Pettirekin batera. Horiez gain, agertokian hainbat musikari, errezitatzaile eta dantzari ere izango dira, eta Koldobika Jauregiren irudiek lagunduko dute emanaldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide