Lau partidu jarraian galdu ostean, Lagun Onakek garaipen garrantzitsua lortu zuen igande goizean Santutxuren aurka.\
Ander izan zen partidua hasi eta ordu erdira gola egin zuena. Santutxu taldea saiatu zen partidua orekatzen, baina, Turrillasen mutilak sendo egon ziren partidu guztian, bereziki defentsa lerroa.\
\
Garaipen honek arnasa ematen dio taldeari eta datorren larunbateko partidua, Pasaiaren aurkakoa, lasaitasun puntu batekin hartzeko aukera.\
\
Lagun Onak: Otaño, Elustondo, Tena, Celihueta, Lopez, Azkue, Santesteban (Iparra, min.78),Aranburu, Ander (Ibarluzea, min.86) Otamendi eta Aizpuru.\
\
Goleatzailea: 0-1, Ander (min.33)
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide