Eskerrik asko Korrika Txiki!

Aurtengo Korrika Txikiaren antolaketan jardun duen Jauzika Heziketa Elkarteak, eskerrak eman nahi dizkie 19. edizioa posible egin duten guztiei.\ \ Gure eskerrik beroenak, antolaketa lanetan gurekin elkarlanean aritu diren Karmelo Etxegarai Ikastolari, Ikasberri Ikastolari, Iraurgi Ikastetxeari, Antxieta Musika Eskolari eta AEK-ko arduradunari.\ \ Azpeitiko Udalari, Iraurgi saskibaloi taldeari eta herriko pailazo taldeari, gure esker ona ekitaldia egiteko jarri dituzten baliabide guztiengatik.\ \ Eta nola ez, mila esker Korrika Txikian parte hartu duten haur, gazte, irakasle, guraso eta, ludoteka eta gaztelekuko hezitzaileei. Azpeitiko Korrika Txikia antolatzerakoan benetan pozgarria izan da zuen guztion aldetik jaso dugun borondate ona. Eskerrik asko eta segi horrela!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide