'Sareak ehunduz' erakusketa, apirilaren 18tik 30era Betharramen

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2015ko api. 9a, 17:19

2013ko ekainean, emakume euskaldunen erakundeetako 10 ordezkarik Palestinako lurralde okupatuetara bidaiatu zuten, emakume palestinarren erakundeen lana bertatik bertara ezagutzeko. Astebetez, hainbat topaketa egin zituzten Gazako zerrendan eta Zisjordanian, emakume palestinarrek parte-hartze soziopolitikoa lantzeko, genero-indarkeriaren aurka borroka egiteko eta jabekuntza ekonomikoa lortzeko duten estrategia aztertzeko.\ \ Bidaia hori eta haren inguruan garatutako ekintza guztiak 'Jabekuntzaren erretratuak' proiektuaren barnean sortu ziren; proiektu horren helburua emakume palestinarren eta horien lanaren egoeraren inguruko ezagutza kolektiboa sortzea eta sustatzea da, bai eta Palestinako lurralde okupatuetako emakumeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren artean elkartasun-sare bat bultzatzea ere. Proiektuaren ekintzetako bat 'Sareak ehunduz' erakusketa kolektiboa da, irudien eta testuen bitartez, euskal ordezkariek Palestinako lurralde okupatuetara egindako hurbilketa islatzen duena.\ \ 'Jabekuntza Erretratuak' proiektua UNRWA Euskadi erakundeak bultzatu du, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesa du.\ \ Non: Betharram aretoan.\ Noiz: apirilaren 18tik 30era.\ Ordutegia: astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburuetan 11:00etatik 13:00etara.\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide