Lasaitasunaren garaipena

Turrillasen mutilek ez zuten hutsik egin Erandio taldearen aurka jokatutako partidan. Jakinda zer zegoen jokoan, lehen minututik sartu ziren lehian eta ordu laurdenerako Julen Azkuek jarri zuen taldea aurretik, buruz sarturiko gol eder baten bitartez.\ \ Bigarren zatian Erandio taldeak aurrera jo zuen, besterik ez zitzaiolako gelditzen eta emaitza horrek ez ziolako ezertarako balio. Atezainaren huts egite baten ondoren, Ander izan zen bigarren gola egin zuena eta hirugarrena ere berak sartu zuen jokaldi polit baten ostean.\ \ Erandio ez zen ikusten partidari buelta emateko moduan, eta azken minutuan Ibarluzeak sartu zuen Lagun Onaken laugarren gola.\ \ Zaleek ere ez zuten hutsik egin eta dozenaka lagun bertaratu ziren Garmendipeko futbol zelaira. Igande arratsalde lasaia izan zen.\ \ Lagun Onak: Errasti, Elustondo, Tena, Celihueta, Lopez, Azkue, Aizpuru, Aranburu, Ander (Ibarluzea, 80. mintuan), Del Olmo (Ibargoien, 75. minutuan) eta Otamendi (Iparra, 64. minutuan).\ \ Erandio: David, Rekero, Antton, Goya, Iñigo (Jonan, 64. minutuan), Fernando (Egoitz, 64. minutuan), Carlos (Erlantz, 73. minuruan), Unzueta, Manutxo, Jagoba eta Raúl.\ \ Golak: 1 eta 0 Azkue (14. minutuan). 2 eta 0 Ander (60. minutuan). 3 eta 0 Ander (65. minutuan). 4 eta 0 Ibarluzea (90. minutuan)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide