Aurtengoan ere ez du hutsik egingo Gazte Asteak. Beraz, ez da faltako hitzaldi, eztabaida, mokadu, bertso trama eta abarrik.\
\
Aurten, zerbait nabarmentzekotan (gainontzekoei garrantzirik kendu gabe, jakina) asteleheneko mahai-ingurua aipatu nahi genuke. Izan ere, Azpeitiko Gaztetxeak hamar urte betetzen ditu uda honetan, eta orain artekoari, momentuari eta etorkizunari begirako eztabaida irekia egingo da Gaztetxean. Bertaratzen den orok izango du hitza hartzeko aukera. Izan ere, beharrezkoa da Gaztetxearen bueltako eztabaidak etengabe izatea.\
\
Horrez gain, maitasun erromantikoaren edo TTIP-aren inguruko hitzaldiak ere izango ditugu. Horrez gain, 'La Casta Vasca' liburuaren aurkezpena ere egingo dugu. Ez ahaztu, bertso tramarekin, saiheski janarekin, parodiarekin eta zapatuko bazkariarekin.\
\
Hona egitarau osoa:\
\
Apirilak 20, astelehena:\
\
- 17:30ean, kalejira Sanjuandegitik.\
- 18:30ean, mahai-ingurua: 'Gaztetxiek 10 urte'.\
\
Apirilak 21, asteartea:\
\
- 18:30ean, hitzaldia: 'Maitasun erromantikoa', Ainara Santamariaren eskutik.\
\
Apirilak 22, asteazkena:\
\
- 18:30ean, hitzaldia: 'TTIParen ondorioak', Mikel Oteroren eskutik.\
\
Apirilak 23, osteguna:\
\
- 18:30ean 'La Casta Vasca' liburuaren aurkezpena, Ahoztar Zelaietarekin.\
- 21:30ean, bertso trama.\
\
Apirilak 24, ostirala:\
\
- 20:00etan saiheski-jana, plazan.\
- Ondoren, parodia Sangustinpean.\
\
Apirilak 25, zapatua:\
\
- 14:00etan bazkaria Gaztetxean.\
- Ondoren, Txarrantxari Agur eta Ohore.\
\
Gogoratu, astelehenetik ostegunera, 18:30ean izango da eguneroko zita Gaztetxean!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide