Preferentea\
\
Iñigo Saizarrek eta Ion Arregik zuzendutako taldeak, neurketa oso garrantzitsua jokatuko du larunbat honetan, hilak 18, 12:00etan, Garmendipeko futbol zelaian Aretxabaleta taldearen aurka.\
\
Denboraldi amaiera paregabea egiten ari dira eta lanean jarraitzen dute horrek etenik ez edukitzeko. Bost partida falta zaizkie liga amaitzeko eta gertu dute helburua, mailari eustea. \
\
Sailkapenean, Lagun Onak 12. postuan dago, 28 punturekin eta jaitsiera postuak 6 puntura ditu. Aretxabaleta 6. postuan dago 36 punturekin. Beraz, puntuak batzen jarraitzea garrantzitsua izango da, amaiera lasaiago bat izateko.\
\
Atsedenaldian, Zabala harategiaren eskutik, bi txuleta eder eta bi botila ardo zozkatuko dira.\
\
Zorte on mutilak eta Aupa Lagun!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide