Atzo, igandea, Gipuzkoako eta Bizkaiko 53 pertsona elkartu ziren Azpeitian, Udaberriko Argazki Rallyan.\
\
Hauek izan genituen rallyko argazki gaiak: Esklabetako elizaren fatxada, animalia, eskuko erlojua, kamara barridoa eta running (lasterka). Parte-hartzaileak Zelai Luze elkartean prestaturiko hamaiketako eder batez gozatzeko aukera ere izan zuten. Zorionez eguraldia ongi portatu zen rally osoan, eta egun ederra izan zen argazkiak ateratzeko; hodeitsua eta eguzki apur batekin.\
\
Rallyaren ondoren parte-hartzaile batzuk Sanagustin Kulturgunean gelditu ziren bazkaltzen eta rallyko esperientziak elkarbanatu zituzten.\
\
Partaideei gogoratzen diegu gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta apirilaren 26a baino lehen posta elektronikoz argazkiakaae@hotmail.com helbidera bidali beharko dutela, partaide zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak adieraziz.\
\
Epaimahaiaren erabakia jakin ondoren, argazki guztiekin emanaldia eskainiko da eta ondoren sari banaketari ekingo zaio maiatzaren 16an, Burdinbidearen Euskal museoko aretoan, 18:00etan.\
\
Hemen duzue rally ondorengo bazkariaren argazki bat.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide