Azpeitiko egoera sozialaren gaineko diagnostikoaren ondorioak aurkezteaz gain, Azpeitiko Udalak eskaintzen dituen laguntza sozialen gaineko informazioa emango da hitzaldi horren bidez. Bertan izango dira, besteak beste, Edurne Zubia (Gizarte Zerbitzuetako arduradun teknikoa) eta Eneko Etxeberria (Aazpeitiko alkatea).\
\
Hitzaldia Elkar-ekin taldeak eta Xanjuandei Auzolanean auzo elkarteak batera antolatu dute, eta herritarrek aukera izango dute galderak egiteko eta iritziak plazaratzeko.\
\
Hitzaldia Sanjuandegiko auzo elkarte berrian emango da (Igerilekuan) hilaren 29an, asteartea, 19:00etan.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide