Gozatu bai, punturik lortu ez

Lagun Onak taldeko jubenilek larunbatean Realaren aurka jokatu zuten. Disfrutatzeko neurketa izan zen, izan ere, aurreko astean lortutako emaitzarekin ia dena erabakita utzi baitzuten. Nahiz eta hasiera batean aurre egin aurkariari talde Azpeitiarrak, denborarekin nagusitu egin zen Reala eta 3 puntuak beraien etxera eraman zituzten. Markagailuan 1-2 emaitzarekin amaitu zen partidua.\ \ Talde hau, Lagun Onak-eko historian protagonismo handia hartzen ari da. Bi urtetan jarraian mailaz igo ondoren, aurtengo helburu nagusiena Liga Nazionalean mantentzea zen eta lortu egin dute.\ \ Xuban Peñak, Aitor Aierbek eta Enekoitz Aizpuruk zuzentzen duten taldeak, denboraldi guztian zehar sufritu du, atzeko postuetatik gertu ibili dira eta maila honetako exijentzia, barne barnean sentitu dute, baina, guztien zorionerako egindako lan guztiak merezi izan du eta hurrengo denboraldian berriro maila honetan parte hartuko dute.\ \ Teknikoen esanetan, talde honetan dauden gazteek etorkizuna dute lehen taldean jokatzeko eta horretarako prestatzen ari dira, ilusio eta gogo handiarekin. \ \ Nahiz eta liga amaituta egon, entrenatzen jarraituko dute, izan ere, federazioak antolatzen duen Kopa-ko txapelketan parte hartuko baitute. Aurreko urtean ere parte hartu zuten, maila ona erakutsiz gainera, beraz, erronka iazkoa hobetzea izango dute.\ \ Zorionak mutilak! \ \ Hamaikakoa: Unai, Oier, Ekain, Odriozola, Altube (75.min Xuban), Carrasco, Aranguren (45.min Donazar), Peñagarikano (80.min Mikel), Bastida (60.min Gurrutxaga), Arteaga eta Ariño (60.min Arantzeta).\ \ Goleatzailea: Andoni Carrasco\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide