Lagun Onak-Bermeo, zapatuan Garmendipen

Aurreko asteko garaipena eta gero larunbatean, hilak 25, 17:00etan, Turrillasen mutilek Bermeo taldearen aurka jokatuko dute Garmendipen. Azkeneko emaitzek aurreko taldeetatik gertuago jarri dute Lagun Onak eta, garaipen batekin, akaso sailkapenean gora egiteko aukerekin daude eta horren bila irtengo dira.\ \ Hirugarren Mailako sailkapenean, Lagun Onak 16. postuan dago, 39 punturekin, eta Bermeo 13. postuan, 42 punturekin. Aukera ona aurkaria harrapatzeko.\ \ Atsedenaldian, San Sebastian harategiaren eskutik produktu ezberdinekin osatutako otarre eder bat, eta Kiruri jatxearen eskutik bi lagunentzako afaria/bazkaria zozkatuko dira. \ \ Animatu eta etorri Lagun Onak animatzera! Aupa Lagun!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide