Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan

Aste bukaera honetan Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru txapelketetan hartuko dute parte: Caceresen, Legazpin eta eta Donostian (Benta Berrin).\ \ 1.- Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako CSD txapelketa (Caceres) \ \ Iñaki Etxeberria (2001), apirilaren 25 eta 26ean Caceresen jokatuko den Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako CSD txapelketan parte hartuko du Euskadiko selekzioa ordezkatuz. \ \ Txapelketan proba hauetan lehiatuko da:\ \ • 100 metro libre eta 200 metro libre banakako frogetan.\ \ 2.- Udaberriko Liga Probintzialeko 2. jardunaldia (Legazpi) \ \ Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Udaberriko Ligako bigarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Legazpiko igerilekuan izango da jardunaldia, 10:00etan hasita.\ \ \ 3.- Udaberriko Liga Probintzialeko 2. jardunaldia (Benta Berri). Igeriketa Egokitua. \ \ Donostiko Benta Berriko igerilekuan, Udaberriko Ligaren barruan Igeriketa Egokituko igerilariek parte hartuko dute. Lehiaketa hau zapatu arratsaldean izango da eta 18:00etan hasiko da. Izarraitz Igeri Elkarko Ander Idoeta eta Lande Uria izango dira bertan, Konporta K.E. ordezkatuz.\ \ Zorte on guztioi eta egurre!\

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide