Lau azpeitiarrek Gibraltarreko itsasarteko zeharkaldian hartuko dute parte

Asteburu honetan, Rafa Zubeldiak (Izarraitzeko masterra), Mikel Mangasek, Alex Epeldek eta Imanol Badiola Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari ohiak Gibraltarreko itsasartea zeharkatu nahi dute. \ Tarifatik abiatuko dira, baina ez dakite zehatz-mehatz non helmugaratuko diren. Korronteak eragin handia izaten du eta, edozein tokitan eta edozein modutan izanda ere, helburua Marokora iristea da. Hori dute erronka.\ \ Nahiz eta itsasarteak lerro zuzenean 15 kilometro izan, ibilbidea 18 eta 21 kilometro artekoa izango dela aurreikusten dute igerilariek. \ \ Gibraltarreko itsasartea ezin da norbere kabuz zeharkatu igerian. Horretarako bereziki arduratzen den ACNEG elkartearen ardurapean egin behar da. Antolakuntzak zehaztuko die zein egunetan hasiko duten zeharkatzera, baldintza klimatologikoen baitan egongo baita azken erabakia. Laukoteari, maiatzaren 1ean izatea gustatuko litzaioke.\ \ Zorte on eta disfrutatu esperientziaz!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide