Maiatzaren 23an, larunbata, 18:00etan hasita, Azpeitiko kirolariek azkoitiarren aurka kirol-erronka ikusgarria jokatuko dute. Arraunean, Eñaut Larrañaga azkoitiarra Jagoba Urain azpeitiarraren aurka lehiatuko da, 1.000 metroko saioan. Ondoren, korrikan 2.400 metro egingo dituzte Agustin Ruiz azkoitiarrak eta Xabat Manzisidor azpeitiarrak. Jarraian bizikletan 5.330 metro egin beharko dituzte Jokin Sudupe eta Gorka Agirre txirrindulariek eta, amaitzeko, berriro korrika saioa izango da, eta Ainhoa Konde azkoitiarra Maitane Aizpurua azpeitiarraren aurka ariko da. Olazko Amaren plazan hasi eta bukatuko dira aproba guztiak. \
\
Erronka horren bidez, ixteko arriskuan dagoen Orkatz Kultur Elkartea babestu nahi da eta, bide batez, lan politikoa egiteagatik sei urteko espetxera zigortuak izan diren zazpi gazteei ere gure elkartasuna adierazi nahi diegu. \
\
Igandean denok Gasteizera! Orkatz libre!
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide