Zapatuan bigarren igeri topaketa egingo dute Lehen Hezkuntzako ikasleek

Zapatu honetan, maiatzak 16, Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren ikasleek bigarren igeri-topaketa izango dute Azpeitiko igerilekuan.\ \ Benjamin kategoriako ikasleek, uretako jolas ezberdinak egiteko aukera izango dute gure taldeko ordezkarien gidaritzapean. Ikasleek ondo pasatzea eta, aldi berean, igeriketarako zaletasuna bultzatzea izango dira gure helburuak.\ \ Igeri topaketa, bi txandatan banatuko da zapatu goizean, 9:30etik 10:30era eta 10:45etik 11:45era. Ikastetxeetako kirol koordinatzaileak zehaztuko die maila bakoitzari dagokion txanda.\ \ Animo eta zuen zain gelditzen gara!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide