Etorkizuna edo ez

Erabiltzailearen aurpegia Enok 2015ko mai. 14a, 14:46

Datozen hauteskundeetan alderdi birziklagarriek botoen %70a jasotzea espero duten arren, ia %60arekin alderdi grisa litzateke egun botoen gehiengoa lortuko lukeena Lapatx-barometroaren arabera. \ \ Alderdi urdinak, horiak, marroiak zein berdeak ere oso argi dute: \"Birziklatzea ez da eskubidea, herritar guztien betebeharra baizik\" eta \"eredu lineal xahutzaile eta jasangaitzetik, eredu zirkular eraginkor eta iraunkor batera aldatzeko ezinbestekoa izango da herritarren konpromisoa\". Bitartean errefuxak oso bestelako diskurtsoa du: \"Zaborra gara\" eta \"etorkizun grisa dugu herritarrek (eta ez edukiontziek) txipa aldatu ezean\".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide