Falta den puntuaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak futbol taldea

Larunbatean, hilak 16, 17:30ean, Garmendipeko futbol zelaian, derbia jokatuko dute Lagun Onakek eta Anaitasunak. Denboraldia amaitzeko jardunaldi baten faltan, Erregional Preferenteko taldeak puntu bat nahikoa du mailari eusteko. Beraz, partidak badu bere xarma.\ \ Denboraldi gogorra eta zaila izan da Iñigo Saizarrek eta Ion Arregik zuzentzen duten taldearentzat, baina bigarren itzuli oso ona egin eta gero, mailari eusteko aukerak dituzte eta horren bila doaz.\ \ Atsedenaldian, Zabala harategiaren eskutik, bi ardo botila eta bi txuleta eder zozkatuko dira.\ \ Animatu eta etorri gazteak animatzera. Zorte on eta Aupa Lagun!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide