Lehen Hezkuntzako erdi zikloko ikasleek 2. igeri topaketa egin dute

Gaur, zapatua, Azpeitia-Azkoitia Eskola Kirol Kontseiluak benjaminentzat prestatu duen egutegiari jarraituz, LH 3ko eta LH 4ko ikasleek bigarren igeri-topaketa izan dute Azpeitiko igerilekuan. Izarraitzeko entrenatzaileek prestatu dituzten ur jokoetan Errezilgo eta Azpeitiko ikastetxeetako haurrek hartu dute parte.\ \ Aurreko igeri topaketan egindakoari jarraituz, kirol munduan denetik frogatzen ari diren haur hauei aukera desberdin eta dibertigarri bat eman zaie gaurkoan ere Azpeitiko igerilekuan. Lagun artean eta irri artean ederki gozatu dute gaztetxoek.\ \ Hona hemen, goiz eder honen lekuko argazki bilduma:\ \ https://www.facebook.com/media/set/?set=a.859760150787761.1073741948.349730761790705&type=1

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide