Banaka, bakoitzak bere aldetik gauzak egin ditzakegu. Baina batera, elkarlanean, askoz gehiago egiten dugu! Hori argi ikusten da saharar herriari buruzko erakusketa honetan. Udane Juaristi artistak, Khamar saharar herriaren aldeko elkartearekin elkarlanean osatu duen erakusketa honetan.\
\
Khamar elkarteko kideek saharar errefuxiatuen kanpamenduetara eginiko bidaietan bizitako esperientzietatik abiatuz, Udanek sahararren herria, euren ametsak eta ilusioak artelan bilakatu ditu.\
\
Urte gehiegi irauten duen gatazka politiko baten ondorioz Saharako desertuko baldintza gogorretan errefuxiatu kanpamenduetan bizitzera derrigortua izan den herri honek, ez baitu esperantza galtzen. Egunero amesten duelako euren herriko itsasoa berriro, edota lehen aldiz, ikustearekin. Egunero amesten dutelako saharar errepublika aske batekin.\
\
Amets horietatik ibilbidetxo bat egin nahi?
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide