Emaitza onak Tarbesen

Frantziako Tarbes hirian izan dira Ainhoa Goenaga, Oihana Goenaga, Eva Astigarraga, Aiora Beristain, Paula Urrestilla eta Maialen Sudupe igerilariak asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, infantil, junior eta absolutu mailako nazioarteko 'Les 25ème Nautiques de Tarbes' txapelketan parte hartzen.\ \ Azpeititik joan ziren igerilariek oso emaitza onak lortu zituzten. Bakarkako probetan, bederatzi urrezko domina, bi zilarrarezko eta beste bi brontzezko. Denboraldiko sasoi puntu onena ez izan arren, ia guztiek egin zituzten denborak oso onak izan dira. Gainera, Aiora Beristainek Udako Espainiako Txapelketarako gutxieneko berria lortu zuen 200 metro librean.\ \ Izarraitzeko igerilariek, bakarkako probetan, honako postuak lortu zituzten:\ \ – Ainhoa Goenagak 50 metro bizkarren, 3. postua; 100 metro bizkarren, 4. postua eta 200 metro bizkarren, 3. postua.\ \ – Oihana Goenagak 50 metro librean 2. postua; 100 metro librean, 1. postua eta 400 metro librean 1. postua.\ \ – Eva Astigarragak 50 metro bularren 10. postua; 100 metro bularren 4. postua eta 200 metro bularren 1. postua.\ \ – Aiora Beristainek 50 metro librean 5. postua; 100 metro librean 1. postua eta 200 metro librean 2. postua.\ \ – Paula Urrestillak 50 metro librean 1. postua; 100 metro librean, 1. postua eta 50 metro bizkarren 1. postua.\ \ – Maialen Sudupek 50 metro tximeletan 1. postua eta 200 metro bizkarren 1. postua.\ \ Zorionak eta segi lanean!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide