Kultura, modu naturalean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2015ko mai. 21a, 12:13

Berria-ko blogean idatzi berri dut (http://www.berria.eus/blogariak/lerrobatzuk/): \ \ ‘Donostia 2016\' izan zen, astelehenean, Gipuzkoako foru hautagaien eztabaida saioko blokeetako bat. Xabier Olano (EH Bildu), Markel Olano (EAJ), Denis Itxaso (PSE) eta Juan Carlos Cano (PP), ñabardurak ñabadura, alderdiak eta instituzioak kultur eragileak bailiren aritu ziren. Iosu del Moral Ahal Dugu-ko hautagaiak ekarri zuen freskotasuna diskurtsoan: bera kultur arloan dabilen bat dela, kulturari “modu naturalean garatzen” utzi behar zaiola, eta erakunde publikoek egin behar duten bakarra dela hura babestea eta baliabideak jartzea. Besteak ez daude horretan; kultura kontrolatu egin nahi dute politikoki —dela Donostia 2016, dela Tabakalera…—, gero teknikariengan uzteko lanaren pisua. \ --- \ Post scriptum: kultur arloan badute begiratzea Azpeitira, hemen ere beste aurrerapauso batzuk eman beharko diren arren. (http://uztarria.eus/komunitatea/EnekoitzEsnaola/1415736965). \

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide