Asteburuko txapelketak

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea 2015eko maiatzaren 21a

Asteburu honetan, maiatzaren 23an eta 24an, taldeko alebinek eta eskolarrek Gipuzkoako txapelketak izango dituzte jokoan Legazpiko igerilekuan. Horiez gain, Masterrek ere txapelketa dute Donostiako Benta Berri auzoko polikiroldegian.\ \ Maiatzaren 23an, zapatua, Alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa izango da. Bertan lehiatuko dira 2003 eta 2004. urteetan jaiotako mutilak eta 2004. urtean jaiotako neskak. Igeriketa egokitukoak berriz 1995-2002 urteen bitartean jaiotakoak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean.\ \ Igerilari bakoitzak lau estiloetan igeri egin behar du, eta frogak, horrela daude banatuta:\ \ Goizean 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izango dira. Arratsaldean, aldiz, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.\ \ Maitzaren 24an, Igandea, Gipuzkoako Eskolarteko XXXI. Txapelketa izango da. 2001 eta 2002. urteetan jaiotako mutilak eta 2003. urtean jaiotako neskak izango ditugu. Goizeko jardunaldia 10:00tan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30tan. Igerilari bakoitzak jardunaldiko proba batean hartuko du parte\ \ – Olatz Azpiazu 200 metro libre eta 100 metro estilo.\ \ – Iñaki Etxeberria 100 metro libre eta 100 metro tximeleta.\ \ – Joanes Astigarraga 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar.\ \ – Lander Uria 50 metro bizkar eta 50 metro libre\ \ – Ander Idoeta 50 metro bizkar eta 50 metro libre\ \ Master-kategoriakoak berriz Donostiako Benta Berri polikiroldegian dute hitzordua goizeko 10:00tan eta honako probetan hartuko dute parte.\ \ – Naiara Perez 1500 metro libre eta 100 metro estiloetan.\ \ – Maider Etxezabal 1500 metro libre eta 100 metro estiloetan.\ \ Zorte on guztioi eta egurre!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide