Izarraitz Igeri Elkarteko alebinak eta eskolartekoak Gipuzkoako Txapelketan izan ziren joan den zapatuan, Legazpiko igerilekuan.\
\
Intza Odriozolak, Uxue Etxeberriak, Ilazki Odriozolak, June Zubizarretak, Leiane Lopetegik, Maialen Aiertzak, Alazne Sudupek eta Iker Aizpuruk Alebinen Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa lehiaketan parte hartu zuten zapatuan. Bertan, 2003 eta 2004. urteetan jaiotako mutilak eta 2004. urtean jaiotako neskak aritu ziren lehian.\
\
Igerilari bakoitzak lau probatan hartu zuen parte. Goizean, 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izan zituzten, eta arratsaldean, berriz, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.\
Sailkapen orokorra egiterakoan, proba bakoitzaren emaitzak kontutan hartzen dira. Horregatik deitzen zaio txapelketari Igerilari Osoa Txapelketa.\
\
Orokorrean, gure taldeko igerilariak oso txukun aritu ziren txapelketan. Aurrez zituzten denborak hobetzea lortu zuten proba gehienetan. \
\
Emaitzei dagokienez, Uxue Etxeberria aurreko postuetan izan zen lau probetan, eta horren harira, urrezko domina eta txapela lortu zuen sailkapen orokorrean. Mutiletan, Iker Aizpuruk ez zuen lortu podiumera igotzea baina, hala ere, txapelketa bikaina osatu zuen. \
\
Igandean, berriz, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa jokatu zen, eta bertan izan ziren 2001 eta 2002. urteetan jaiotako mutilak eta 2003. urteko neskak. \
\
Azpeitiko bi igerilarik hartu zuten parte: Iñaki Etxeberriak eta Joanes Astigarragak. \
Horiek ere bikain aritu ziren txapelketa guztian. Iñakik bi urrezko domina lortu zituen eta Joanesek berriz, zilarrezko domina bat eta brontzeko beste bat. \
\
Honako emaitzak lortu zituzten gure taldeko Eskolarrek: \
\
- Iñaki Etxeberriak, 100 metro tximeletan (1.) eta 100 metro librean (1.).\
- Joanes Astigarragak, 200 metro bizkarren (3.) eta 100 metro bizkarrean (2.).\
\
Zorionak eta segi gogor prestatzen!\
\
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide