Gotzon Aranburu, Alacanteko espetxetik

Erabiltzailearen aurpegia Deserriko hitzak 2015ko mai. 26a, 19:51

Iepa zuek.\ \ Ahal den ondoen egonen zaretelakoan, hemen natorkizue eskutitz hau idaztera.\ Duela gutxi esan zidaten zerbait idazteko eta horretan nabilela esan behar, egia esan hor kaleko egunerokotasunetik distantzia markatzen du espetxeak eta honek nolabait ere badu eragina preso gaudenontzat idazteko orduan. Finean, jartzea da, zeren horrela izanez gero beti egoten da zer kontatua.\ \ Laster 13 urte eginen ditut preso sartu nindutenetik eta pasa ditudan azken urte hauek ikaragarrizko abiadan pasa zaizkit. Tira, uste dut sekula ez nuela nire bizitzan pentsatzen bizitzako etapa luze bat preso emanen nuenik, baina bizitzako erabaki batzuen ondorioak horrelakoak direnez, aurrera atera behar. En fin, denetik ikasten omen da eta ebolutiboki garatzen dugun bizitza honek ematen ditu ikasgai ederrak askotan sorpresaz, aukera eta erabakien artean garatzen dugu gizakiok bizitza, zer esanik ez hor Euskal Herrian jaio garen zenbait belaunaldik.\ \ Espetxe honetan aurten 11 urte eginen ditut eta hainbeste denbora leku berean egoteak baditu bere gauza onak eta txarrak. Hasieran eduki gintuzten moduan eta orain gauden moduan konparatzen badugu hobera egin dugula argi dago, honek ez du esan nahi noski, gurekiko baldintza bereziak ezartzen dituela espetxeak alde batera utzi behar denik.\ \ Orain hemen 13 kide gaude, hauetatik 3 neskak, mutilak modulo batean 4 eta beste bi modulotan hirunaka gaituzte, eta 6 hilabetero edukitzen ditugu bai modulo eta kide aldaketak, sistematikoki. 4 ordu ditugu patiora ateratzeko eta gure ordutegia eguerdiko 14:00etatik 18:00 arte da. Preso arruntekin ordu bat bakarrik egoten gara patioan eta otordu denak gure ziegetan egiten ditugu bakoitzak bakarrik. Astean 3 aldiz dugu aukera kiroldegira ateratzeko eta hortaz aparte gimnasio antzeko bat daukagu moduloan patio orduetan erabili ahal duguna. Espetxe honetan modulo bakarra dago neskena eta hauek beraz, ez dituzte aldaketa hauek.\ \ Preso sartzen gaituztenean pertsona orok dilema antzekoa edukitzen du eta hau da ea nola bete derrigorrez ziegan egon behar garen denbora, nire kasuan, 20 ordu. Tira ba, esan dezaket ordu pila bat ikasten joaten zaizkidala eta ikasketa honen ondorioz urteak ere ziztu bizian pasatzen direla. Nahiago nuke askotan denbora polikiago pasatzea zeren beti ibiltzen bainaiz prestatu gabe nagoela azterketa heltzen den momenturako, azterketa bat egin eta hurrengoaren arteko hilabeteak ti-ta batean pasatzen dira. Egia da ere ia egun osoa programatuta dudala eta denbora gutxi pasatzen dudala deus egin gabe, beraz berez espetxealdia arauez beterik baldin badago, neuk ere aukeren arabera antolatzen dut neure egunerokoa, bizitza. \ \ Udaberria ere hasi dugula eta laister udara, aldapa behera laister urtea eta gabonak ere ailegatuko direla. Berriro beroa, berez nekez maite dezake derrigorrez desterrura urruntzen duten pertsonak lurralde berria eta zer esanik ez lurralde hauetan egiten duen bero itogarria, bai lo egiterakoan, kirola egiterakoan... Argi dago egun batean jaiotzen ikusi gintuen lurra goian dagoela eta behekoaren arteko diferentzia handia dela, badirudi (gaur egun behintzat) urrun ikusten dela gora igotzea eta han edo hemen aurrera egin behar, ez dago hemen besterik! Astebururo etxekoak zein lagunak kilometro pila ederra egiten dituzte gurekin egoteko eta argi dago preso dagoenarentzat kaleko haizea ederra dela. Telefonoz hitz egiteko aukera ere badugu eta nolabait kaletik gertuago sentitzeko aukera da.\ Bueno ba, lerro hauen bitartez eskerrak eman hona hurbildu zareten denei, azpeitin jaio arren azpeitiarrez idaztea zaila egiten zait, beraz, badoa akats bat folio honetan idatzi ditudan lerro hauetan. Badirudi gauzak ez direla mugitzen ari, edo hobe esanda, ez direla mugitzen guk nahiko genukeen bezala, argi dago gurean ez direla gauzak sekula errazak egon baina mugituko dira, bai. Dabilenak asmatzen omen du eta tira ba, aurrera atera behar beti!\ \ Jaso bada muxu eta besarkada handi bat denok, zaindu!\ \ Idatz iezaiozu:\ \ C.P Alicante Carretera nacional 330 km 66 03400 Villena (Alacant)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide