Izarraitzeko gaztetxoak Txantxiku Sarian izango dira zapatuan, Oñatin

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz igeri elkartea 2015ko eka. 3a, 22:03

Zapatuan, ekainak 6, XXIX. Txantxiku Saria jokatuko da Oñatiko Zubikoa igerilekuan. Bertan, Izarraitzeko alebinek eta benjaminek hartuko dute parte. Entrenatzaileak egunotan ari dira jakinarazten bertara joan behar duten igerilariei.\ \ Txantxiku Saria denboraldiko azken lehiaketa izaten dute gure zonaldeko alebinek eta benjaminek.\ \ Autobusa 13:30ean abiatuko da igerileku aurretik. Beraz, ordurako azaltzea eskatzen dugu. Beroketak 14:30ean hasiko dira, eta txapelketa, 15:30ean.\ \ Zorte on denei!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide