Sahatsa Dantza Taldearen emanaldia Durangon

Datorren larunbatean, ekainaren 6an, 19:30ean, Sahatsa Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du Durangoko San Agustin kulturgunean. \ \ Silboberri txistu elkarteak, 2015eko Euskal Astearen barruan, 'Durango Hiria' Txistu Lanen 8. Lehiaketa antolatu du, eta bertara gonbidatu du Sahatsa jaialdiari amaiera emateko.\ \ 'Gure ikuskizunen laginak' izeneko emanaldia plazaratuko du Sahatsak Durangon, eta bertan Lapurdiko makil joko eta kontradantzak, kapitaina Maiatzeko erreginarekin elkartzen deneko poema dantzaratua, Benito Lertxundiren 'Baldorba' eta Gipuzkoako brokel dantza, aurreskuak eta erromeria izango dira ikusgai. Izenak adierazten duen bezala, Sahatsaren saio ezberdinetatik ateratako laginekin osaturiko ikuskizuna da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide