Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan

Astebukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru lehiaketetan hartuko dute parte: Eibarren, Tolosan eta Irunen izango dira txapelketak.\ \ Taldeko infantilek, juniorrek eta absolutoek hiru txapelketa izango dituzte. Ostiralean, 20:15ean hasita, XXVII. Igeriketako San Juan Saria jokatuko dute Eibarko Ipurua igerilekuan. Zapatu goizean (09:30), berriz, Tolosako Usabal Igerilekuan XLVI. San Juan Saria jokatuko dute, eta 15:30ean, XXIII. San Marcial Sarian izango dira, Irungo Azken Portu igerilekuan.\ \ Datorren asteburuan udako txapelketa garrantzitsuak hasiko dituzte Azpeitiko Udal igerilekuan, Gipuzkoako Txapelketarekin. Sari horiek, igerilari bakoitzaren sasoia ikusteko eta Espainiako Txapelketarako gutxiengoak lortzeko balio izaten dute.\ \ Zorte on eta egurre!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide