Labakak, Aranburuk eta Euzkitzek ekainaren 21eko ekitaldiak babestu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2015ko eka. 15a, 10:12

Agerraldi jendetsu eta anitza egin zuen erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinamikak atzo, igandea, Donostian. Datorren igandeko ekitaldietan parte hartzeko dei eginez atera dute argazkia, eta bertan izan ziren arlo desberdinetako hainbat aurpegi ezagun, eta azpeitiarrak ere izan ziren tartean. Izan ere, Mikel Labaka eta Mikel Aranburu futbolari ohiak eta Xabier Euzkitze telebistako aurkezleak hartu zuten parte argazkian. Horiez gain, Ilaski Serrano kazetaria, Roberto Martinez 'Tiko' futbolari ohia, Gemma Zabaleta PSE-EEko kidea, Jone Goirizelaia abokatua, Xabier Arzallus EAJko presidente ohia, Jose Luis Uriz PSNko kidea, Javier Madrazo Jaurlaritzako sailburu ohia, Iñaki Zarraoa Getxoko alkate ohia izan ziren bertan. \ \ Informazio gehiago, hemen: http://www.berria.eus/albisteak/112005/igandean_erabakitze_eskubidearen_alde_batzera_deitu_dute_alor_ugaritako_ehun_lagun_inguruk.htm

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide