Asteburuko sariketetan ere bikain

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek hiru sariketa desberdinetan hartu zuten parte joan den asteburuan. Udako Txapelketa garrantzitsuak bertan direla-eta, hilabeteetan eginiko lana azaleratzen ari dira pixkanaka.\ \ Ostiral arratsaldean Jon Aizpuruk Eibarko San Juan Sarian hartu zuen parte. Lau proba jokatu ondoren, finalean sartzea lortu zuten eta bigarren postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean.\ \ Zapatu goizean, ia talde guztia, Tolosako San Juan Sarian izan zen. Guztiek lan bikaina egin zuten Tolosan eta aipagarrienak Oihana Goenagak lortutako 3. postua eta Maialen Sudupek 100 metro bizkar proban Espainiako Udarako Txapelketarako lortu zuen gutxiengoa izan ziren.\ \ Arratsaldean, berriz, Irungo San Martzial Sarian hartu zuten parte Izarraitzekoek. Asteburu guztiko nekea ez zen nahikoa izan eta, Irungo sarian ere, denbora onak lortu zituzten eta aurreko postuetan sailkatu ziren ia igerilari guztiak.\ \ Asteburuan lortutako emaitza onek indarra ematen die gure igerilariei denboraldiko azken txanpari aurre egiteko.\ \ Animo neska-mutilak!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide