\'Lesbianak, legez eta bidez. Erronkak eta proposamenak\' ikerketa-egitasmoa aurkeztera etorri da Josune Ortiz Emakumeen Txokora asteazkenean, urriak 21.
\
\
2014ko ikerketa honetan, EAEn bizi diren lesbianek pairatzen duten diskriminazio soziala, mota guztietako baliabide sozialak ezagutzeko eta erabiltzeko zailtasunak, edota diskriminazioek eragindako ondorioak aztertu dituzte; lesbianentzat arriskutsuak diren lekuak eta egoerak ere identifikatu dituzte. Emakume lesbianen errealitate eta identitate anitzak ulertzeko tresna baliagarria den ikuspegi honetan adina, migrazio-mugimenduak, buru- eta funtzio-aniztasuna eta transexualitatea kontuan hartu dituzte.
\
\
• Hizlaria: Josune Ortiz.
\
• Eguna: urriak 21, asteazkena.
\
• Lekua: Azpeitiko Emakumeen Txokoa.
\
• Ordua: 19:00etan.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide