Gipuzkoako Udako Txapelketa, Azpeitian

Asteburu honetan, ekainaren 20an eta 21ean, taldeko infantilek, juniorrek eta absolutuek Gipuzkoako Udako Txapelketa izango dute jokoan, Azpeitiko udal igerilekuan. Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta arratsaldekoak, berriz, 17:00etan.\ \ Beroketak egiteko, 08:30ean irekiko da igerilekua goizean eta arratsaldean, 15:30ean. Txapelketa udako lehen txapelketa garrantzitsua dute, eta helburu nagusia ez izan arren, lan ona egingo dutela ziur gaude.\ \ Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela-eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan sortuko dugun eragozpenagatik.\ \ Zorte on guztioi!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide